Compártelo

Inicio > Bizi Bide > Jarduerak

Jarduerak

Hitzaldiak eta terapiak: Bizi Bideren hasieran, gehiengo hitzaldiak eta terapiak (psikologikoak eta fisioterapeutikoak) Donostian biltzen zen bakarrik, baina kontzienteak izan ginen gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonek mugikortasuneko arazoak zeukatela, horregatik elkarteak ahal zuen probintziako leku gehienetan eman nahi zuen elkarteko jarduerak, hórrela ere pertsona gehiago sentsibilizatu ahal izango zuen eta gaixotasunak pairatzen duten pertsonak bakarrik ez daudela ikusteko, elkarteko baliabideak afektatu-kopuru zaharrenari hurbilduz.

Gaur egun honako lekuetan egiten ari dira jarduera hauek:

  • Donostia
  • Tolosa
  • Eibar
  • Zarautz
  • Zumarraga
  • Arrasate
  • Irun
  • Oñati
  • Beasain

Dibulgazio helburua betetzeko, jarduera garrantzitsuenetariko bat hitzaldiak probintzian zehar egitea da. Hitzaldi hauek bi motatakoak izan daitezke; lehenengoa, dibulgazio-hitzaldiak, bai elkarteko bolondresak bai profesionalak egiten dituzte, patología hauek jakinarazteko asmoarekin. Bigarrena, konferentziak dira, profesional batek gaian bere esperientzia erakutsiz laguntzaileak izan ditzaketen zalantzak ebatziz.

Jarduera hauetako lekualdatzeen kostuak altuak dira. Gainera, konferentzia kasuetan, ematen dituzten pertsonen zerbitzu-sariak kostuak asko igotzen dira. Arrazoi honengatik ezin da nahi dugun profesionala eduki.

Orain egiten ari diren terapia desberdinak honako hauek dira: Ur beroan eginiko terapia (Donostia, Tolosa eta Bergara), Terapia Psikologikoa (Donostia, Irun, Eibar, Zarautz, Tolosa, Zumarraga) eta Fisioterapia (Donostia). Nahi duen bazkideak egin dezake edozein terapia.

Baita bazkide bolondresak antolatutako eskulan lantegiak daude, Eibarren eta Donostian.