Compártelo

Inicio > Bizi Bide > Bizi Bideren aldarrikapenak

Bizi Bideren aldarrikapenak

 

  • Osasuneko profesionalen heziketa, diagnostikoaren irizpideak batzeko eta Osasuneko Sistema Publikoaren tratamenduak batzeko eta eguneratzeko, patologia hauetako espezifikotasunak eta orokortasunak tratatzeko eta gainera, diagnostiko-epeak aktibatzea, eta honekin gaixotasunen garapena txikiagotzea.
  • Diziplina anitzeko unitateak sortu eta bere tratamenduetan espezializatuak, gaixotasunak multisistemikoak eta multiorganikoak izateagatik, espezialitate desberdinetatik abordatu behar dute koordinatutako tratamenduekin.
  • Behar diren baliabide ekonomiko eta sozialen hobekuntza, gaixotasunak pairatzen duten pertsonak, arreta eta tratamendua hoberenei sarbidea izateko.
  • Gaixotasunen derrigorrezko ikerketa gehitzea heziketa-sisteman, Osasun Sailaren eta Hezkuntza sailaren artean koordinazioaren bidez, etorkizuneko profesionalak gaixotasuneei buruz ikasteko.
  • Auzitegi medikoetan eta Justizia Auzitegietan parte hartzen duten kideen heziketa, patologien larritasunak eta sortzen duten arazoak onartzeko, lanerako ezintasunak aitortzeko.
  • Normaltasun sozial eta laboralaren defentsa, gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonen lanpostuak egokitzearen bidez.
  • Espainar CIEan SKA eta EHS sartu eta FM eta NKS gaurkotu, azken ikerkuntzen emaitzen arabera, erabilera kliniko eta juridikoari erraztasuna emanez eta pairatzen dituzten pertsonen osasun, sozial, laboral eta familiaren ulertzeko modua lagunduz.
  •  Ingurumenaz eta garapen jasangarriaz arduratu NKS eta EHS pairatzen dituzten pertsonen alde.
  • Patologia hauen onarpen osoa eta pairatzen dituzten pertsonentzako tratu duina.