Compártelo

Inicio > Gaixotasunak

Sentzibilizazio Zentraleko Sindromeak: FM, NKS, SKA eta EHS

Sorburu berdina duten gaixotasun multisistemiko desberdinak. Gaixotasun hauek disfuntzioak sorrarazten ditu Nerbio-Sistema Zentralean. Sindrome konplexuak dira, etiologia ezezagunekoa, eboluzioa aldagarria da eta maiz beste patologia batzuei lotua doazena.

Gogortasun-gradu desberdinak nabarmendu dira, kasurik sendoenetan huts funtzional larriak sorraraziz, oso inkapazitantea izatera heldu ahal izanez.

Tratamenduak sintomatikoak dira eraginkortasun eztabaidagarrikoak eta eraginkortasun hau murriztu egiten da zenbat eta beranduago diagnostikatuta egon. Pertsona berean bi , baita hiru gaixotasunak ere, ematen diren kasuetan, tratamenduek are gehiago huts egiten dute.

Gaixotasunak generokoak dira nagusiki, emakumeei gehienez eragiten diete, gizonen arteko kasuak eta adingabeak gero eta gehiago ikusten ari dira.

Gaixotasun hauek pairatzen dituzten gehienek bizitza osasuntsuaz gozatu dute eta gaixotasuna sufritu baino lehen oso gogotsuak ziren.

Gaur egun gaixotasun hauetarako diagnostikoaren batez besteko epeak honako hauek dira; 6 urte emakumea izatekotan eta 18 hilabetetan gizonen kasuan, umeek kanpoko komunitate batera eraman behar diete, hemen profesional prestatuak ez daude eta.

Nazioarteko adituek egindako ikerketa guztiek, eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, metodo aringarri bezala aholkatzen dute terapia desberdinak egitea. Elkartetik eskuratzen ditugun terapiak (bai nazio-adituek, bai FF-a bai Fundazio taldeek aholkatuta) kualifikatuta dagoen profesionalak zuzentzen dute. Gure profesionalak  ezagutzaile dira honetako gaixotasunetan.

Fibromialgia (FM)

Ezagutu Fibromialgia eta zeintzuk diren gaixotasun honen zergatiak. Informazio zehatza duten artikulu erlazionatuak, interes-gaiak eta definizio klinikoko artikuluak eskaintzen dizkizugu.

Fibromialgiari buruz segi irakurtzen

Neke Kronikoko Sindromea (NKS)

Gaixotasun organiko fisiopatologiko eta multisistemikoa. Bere bereizgarri nagusia, atsedenarekin hobetzen ez den ahultasun eta neke hebaingarria da.

NKSren informazio gehiago

Sentsibilitate Kimiko Anizkoitza (SKA)

Zenbait pertsonak daukaten kontrako erantzun fisiologikoa ingurunean egon daitezkeen agente eta konposatu kimikoei. Kronikoak dira eta krisialdietan larritu egiten dira.

SKAri buruz informazio gehiago

Electrohipersentsibilitatea (EHS)

Garatutako gizarteen barruan Elektrohipersentikortasuna agertutako gaixotasun berrietako bat da. Alor elektromagnetikoen esposizioak eragindako gaixotasuna da.

EHSri buruz informazio gehiago